Aurkezpena
Aurten, Adsis Fundazioak Bestalde proiektuaren 20. urteurrena ospatzen duela eta, Askatasuna Ukatua duten Pertsonei buruzko Gizarteratze-Jardunaldiak antolatzen ditu; Jardunaldiok Bilbon, 2010eko urriaren 27an eta 28an egingo dira.
Duela 20 urte, Adsis komunitateak sustatuta, Bestalde deritzon proiektua sortu zen; komunitatearekin batera boluntario-talde baten ekarpena zegoen proiektuaren hasieran; Langraiz Okako eta Basauriko espetxeetara bisitak egiteko konpromisoa hartu zuen talde horrek eskuzabaltasun handiz. Ordutik hona pertsona askok hartu dute parte proiektu honetan eta, aldi beran, zerbitzu berriak eratzen joan dira, besteak beste, Gasteizko CIAM San Prudencio-arekin egindako auzolandegiak eta Eguneko Zentroa. Ibilbide horrek guztiak gaur egun Bestalde dena ahalbidetzen du: Programa Hezitzailea eta Terapeutikoa, Askatasuna Ukatua duten Pertsonak Gizarteratzen Laguntzen duena.
Elkarrekin topatzeko, trebatzeko eta ospatzeko Jardunaldi hauen bitartez eskerrak eman nahi dizkiegu Askatasunaren Amets honetako parte izan direnei baita gaur egun parte direnei ere. Partaide horiek guztiek gero eta zuzenagoa eta solidarioagoa den mundua eraikitzeari eustearekin batera pobreen aldeko apustua hartzea eskerrak ematekoa da; testuinguru horretan, Galeanoren hitzak kontuan ditugu: “Son cosas chiquitas. No acaban con la pobreza (...) Es la única manera de probar que la realidad es transformable”.


